1.10.2008

Joan


Ahalik eta zarata gutxien eginda ohetik altzatu nintzen mantso-mantso.

Nire gorputzean bilduta zegoen izara ezin izan nuen askatu eta nirekin batera eraman nuen gelatik zehar.

Zu ohearen epeletan gelditu zinen oraindik. Buruz behera erabat biluzik ohean. Ziurrenik gauean egindako jolasekin disfrutatzen ariko zinen oraindik ametsetan.


Pausoz-pauso aterantza hurbildu nintzen, pausoz-pauso izara galtzen joan nintzen eta ni neu ere egunsentiaren argitan biluzik gelditu nintzen.

Ezin nintzen baina horrela gelditu. Ohearen ertzera hurbildu eta makurtu nintzen. Nire burua zuregana hurbildu nuen eta ezpainetan inoiz eman dizuten muxurik leunena eta eztiena eman nizun.


Atera joan nintzen. Atea itxi nuen. Betirako joan nintzen atea itxi nuenean.







(Eta ez naiz gehiago itzuliko)

1.03.2008

EZ DEZU MAITE?

Agur,
neskatil eder, polita...
usaidun lore txuria:
Entzun gaur nere biotzeko
itzak,
usotxo maitagarria.
Nai zaitut eta, zugandik gauz bat
yakin gabe
ezin gelditu
Ez dezu maite, Euskal-Erria?...
Nere biotzak samin
du...

Ez dezu maite, zu yaio ziñan
etxeko gela samurra,
Eta
tixikitan an egon ziñan
sukalde bero, ederra?...
Ez dezu maite, ama
zarraren
muxu ta laztan beroa,
Eta amonatxok abesten duen
seaska abesti
gozoa?...

Ez dezu maite, ttun-ttun-txistuen
eres ots zoli ta
ariña,
Eta antziñeko euskoen dantza,
dantza garbi ta liraña?...
Ez dezu
maite, dantz-alai ortan
dantzatzen duen mutilla,
Mutil sendo ta biguna,
sasoi
oneko gazte bikaña?...

Ez dezu maite, euskotar
danen
pillota yoku bizia,
Ludi guziak goratzen duen
esku yoku
maitatia?...
Ez dezu maite, aizkora yoku
polit, eder, eta azkarra
Eta
palanka botatzen duen
gizon indartsu, bizkorra?...

Ez dezu
maite, mendi goi-goian
dagoen basetxe zuria,
Zu bezelako uxo
askoren
kabitxo zoragarria?...
Ez dezu maite, Euskal-Erriko
itsaso
zabal, aundia,
Ta andik arraia ekartzen duen
arrantzale on,
argia?...

Ez dezu maite, zure amatxok
erakutsitako
izkera,
Seme zindoak, euskaldun onak,
maitatzen degun euskera?...
Ez
dezu maite, gure asabak
aldatu zuten zuaitza,
Apain, egoki, anitz
ederki,
Gernikan dagon aritza?...

Arren, maitetxu: esan
zadazu
maite dezula Ama zarra;
Oztu ez dedin nere barruan,
zuretzat
dutan su-garra...
Esan zadazu, nai dezula izan
egizko eusko
alaba...
Eta orduan, yoango naiz ni
maitasun onez
zugana...

Esan zadazu, biotzez maite
nai dezula
Gure-Erria...
Orduan egiz izango zera
nere izar alaigarria...
Esan
zadazu orain, nerekin:
«Maite det eskualduna»...
Egi-egitan izango
zera
betiko nere laguna...

(Satarka - 1924)

12.18.2007

Loretxoa...


Kontzertu gau hura

Bizitzak ekartzen dituen kasualitateak askotan oso bitxiak dira. Biok herri ezberdinetakoak gara, dexente urrutikoak eta elkarrekin bitan egin dugu oraindik eta gugandik urrutiago dagoen beste herri batetan.
Lehenengo aldian kariño asko hartu nizun, nolabaiteko arreba-neba maitasun edo kariño hori. Eta zutaz arduratuta nengoen. Baina bizitzako gauzengatik nik kontaktu guztia galdu nuen zurekin, mobila galdu nuela-eta.

Esan bezala, ordea, bizitzak ezusteko asko dakartza berarekin.

Lagunekin hor galduta dagoen herri bateko kontzertu batera joatea erabaki genuen, bi lagun eta ni neu. Plana interesgarria zen eta ezezagunez inguratuta egotea gustatzen zait. Baina kontzertutan montauta zegoen lehenengo txoznan bertan niregana hurbildu zinen eta hizketan hasi ginen. Baziren sei hilabete ikusi gabe ginela eta gauza pare bat edo beste genuen kontatzeko.
Poliki-poliki, trago eta barreen artean, kontzertu gunera jeitsi ginen eta biok gure lagunengandik galdu ginen. Ia mutilik al nuen galdetu zenidan, eta nik berezkoa egin nuen zurekin. Biok ginen libre eta belarrira esan nizun "hobeto", orduan ez zenuen dudatu eta muxu baten batu ginen.
Handik aurrera ez ninduzun askatu ezertarako. Kontzertua ikusten eta gerritik helduta ninduzun. Muxu txikiz bete zenidan burua.

Barrara joan ginen eta ni zure atzean kokatu nintzen. Gerritik heldu zintudan baina eskuak beherantza joan ziren eta zure galtzen gainean pausatu zirenean zure gogortasunak harritu ninduen, eta era berean asko poztu.
Orduen muxuek beste direkzio bat hartzen hasi ziren, eta lehenengo kontzertu hura amaitu zenean kanpora joateko esan zenidan.
Jendetzaren artean eskutik helduta irten ginen, handik gertu ziren etxe batzuetara. Paretaren kontra jarri ninduzun eta ipurmaisalak laztandu. Zure muxuak erabat zoratu ninduen, eta zuk eskua nire kamisetaren azpian jarri zenuen.

Galtzak askatu nizkizun eta niretzako zen zakila haize hotzarekin kontaktuan jarri nizun. Geroz eta hurbilago zinen, baina pareta ez zen leku aproposegia eta lurrean etzatzeko eskatu zenidan. Ni behean nintzela nire barnera sartu zinen: "Onena zara", esaten zenidan behin eta berriz, "Asko gustatzen zait zurekin larrutan egitea". Piskat urduri somatzen zintudan, edo agian hotzagatik izango zen. "Utzidazu niri egiten" esan eta posizioa aldatu genuen. Ni jarri nintzen zure gainean. Zuri begira. Ni nintzen kontrolatzen zuena, gustatzen zaizun bezela. Ni mugitzen nintzen aurrera eta atzera, plazer osoa ematen nizun. Amaitzera zinela nekienean piskat gelditzen nintzen eta gero berriz hasi, erabaki nuen arte dena isurtzeko ordua zela.

Amaitu eta kontzertura joan ginen, zu ixilik. Gustora. Gero lagunen eta jendetzaren artean galdu ginen eta ez gara berriz ikusi.

Patuak agian berriz batuko gaitu, ordurarte zaindu zaitez.

12.17.2007

Amets bat

Amets bat izan nuen.
Non gauaren erdian ezezagun bat nire ohearen ertzera hurbiltzen zen. Begira-begira gelditzen zitzaidan, izarek nire gorputzarengan markatzen zituzten kurbak ziurrenik.
Ixilpeka, arropa guztiak eranzten zituen eta esku batekin bere zakila ikutzen zuen bitartean nire ohera sartzen zen.
Gora ta behera ari zela esnatu nintzen eta irribarre egin ondoren, nire gainean jarri zen eta bere zakil hura ene koban sartu zuen. Eskuetatik heltzen ninduen eta lepoa zein aurpegia muxuz josten zidan.
Amets bat izan nuen.
Zurekin amestu nuen. Zuk nire ametsetan sartzeko baimena daukazulako.
Zuk nigan sartzeko baimena daukazulako.
Amets bat izan nuen.
Ez daukat hotzik
zure eskuek kenduko didate soinean dudana
ez daukat hotzik
izotz guztiak urtuak dira iadanik
ez daukat hotzik
gure hankarteek berotzen gaituzte elkarri
ez daukat hotzik
zure ezpainek janzten naute
ez daukat hotzik
nire berogailua zure eskuen menpe duzu
ez daukat hotzik
izaren azpian sortuko dugun desertuan biok galduko gara

12.16.2007

Ederra da ohean etzan eta zugan pentsatzea.
Ederra da nire fantasia guztietako koprotagonista zu izatea.
Ederra da eskuekin jolasten dudala zure mingaina nire hankartean kokatzea.
Ederra, zurekin pentsatzea korritzen naizean.
Ederra, egiteko ditugunak desioz itxarotzea.

12.14.2007

Zigarroari kalada luze pare bat eman,


irribarre egin eta,


ero baten moduan,


arineketan hasi da


jirasol
soro amaigabean barrena.


Zeru ezin zabalago honen urdina


eta milaka lore potoloren horia.


Nahasketa ederra,
benetan,


are ederrago


Uxue, arineketan jirasolen
artetik,


prakak zelan eranzten dituen ikustean,


eta
nikia,


ditizorroa eta kuleroak...


eta kanposantu ondoko
belardian,


erreka babesten duten makalen alboan,


etzan
egin da,


hamaika mila mitxoletak inguratuta.


Izerditan
nator,


eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,


baina, hala
ere,


xarma zoragarria dauka


bere azal gazi-gozoa
miazkatzeak,


etengabe miazk...





Eguzkia
itzali,


zerua erabat ilundu


eta itzarri egin naiz,


kagoendios!


itzarri egin naiz.


Paddy Rekalde

12.13.2007

Gustoko ditut zure atzamar hotzak nire alutxoan sartzen direnean kaletik itzultzen zarenean.
Gustoko dut zure hotzak nire berotasunarekin kontrastea egitea bat-batean.
Gustoko dut nire gorputzaren tenperatura harrapatzen duenean zure eskuak eta zu oraindik txamarrarekin segitzen duzunean.
Gustoko dut zure sudur hotza nirearekin kolpatzen denean muxu ematera zatozenean.
Gustoko dut epeltzen zoanzen heinean nire kamisoia eranztea.
Gustoko dut ni biluzik zure aurrean egotea.
Gustoko dut zure atzamarrek alutxotik kateatuta naukatenean.
Gustoko dut zure eskuan eta biluzik jolastea.

Memoria ez galtzeko oharrak

Euria ari zuen nire klitori gainean.
Tximistak lir-lar zetozkizun paparrera:
odoletan zeundela zirudien.
Baina itzalak ziren,
azalaren lautadara etzatera etorriak.
Zure sexuak kearen usaina zuen,
nabarra eta zaharra.
Aldiz, ni urdina omen nintzen
eta oxigenoa lapurtu zenidan
neure zulo arrosetatik.
Zure hatz marroiak nire baginan,
udagoieneko adar zurrunak.
Paperezko zapia atera zenuen, ez dakit nondik,
eta autoaren leihatilatik bota zenuen,
umel eta zimur.
Bularrak lehertu guran nituen.
Euria ari zuen nire klitori gainean.
Miren Agur Meabe

Sexupekoa


Limoi koloreko ilargi ezin erraldoiago batek
beilegiz tindatzen du den-dena
gure gela honetan.
Leihoa zabal-zabalik, eta giroan
mahasti lerro amaigabeak orrazten dituen haize leuna.

Dena ixilik.
Eta Kereixa,
ile gorriluna sorbaldetan isuria,
hurreratu, nire gainean egokitu
eta galapan hasten da
astiro, inolako presarik gabe.
Leihoan, voyeur baten moduan,
limoi koloreko ilargi erraldoia.

Kereixaren adatsak gora eta behera doaz,
olatuen moduan...
bularrak, berriz, astunago.
Erlojuaren taupadak —klock— gelditu egiten dira,
bihotzenak, aldiz, agudoago... lasterka.
Azala bustia da jadanik,
eta merkurioaren distira gorantza abiatzen da.
Kereixaren ezpain atzetik
plazerra orroka...
kandela itzalien argizaria urtuz doala.
Izerdi tantak, gero eta potoloagoak,
Kereixaren sudurretik ene sabelera...
kontrola galtzen ari naiz...
galdu nahi dut bere uztarri epelean.
Merkurioak birrindu egiten du kristalezko hoditxoa
eta entxufeetan, argazki-makinen flashak bezala,
kortozirkuitoek isiltasuna hausten dute
eztanda txikiez.
Kontrola erabat galduta.
Ederto.
Dena da ikara...
dena dago dardarka,
izerdia litroka azalean...
izaretan...
marea gora ohe azpian.
Oheko hankak —krask—
bata —krask— bestearen —krask— atzetik
kraskatu egiten dira —krask—.
Flashak eta orroak, eta ilargia begira,
eta Kereixa, ostia, Kereixa galapan
film zahar haietako West Fargo hura bezain azkar...
Lanparako bonbilak lehertu egiten dira...
eta mesanotxekoa...
eta flexokoa...
eta ohea txalupa bilakatu eta noraezean dabil
gelan zehar, arribatzeko porturik gabe...
Eztandak,
ikara...
5.000 watioko orro batek birrindu egiten du
beste guztia sei-zazpi segundotan...
5.000 watioko orro bat,
eztarria urratzeko modukoa...
eta honen ostean...
Kereixaren irribarrea.


(Auzokideak kolpeka ari dira hormetan)
Paddy Rekalde

12.12.2007

MANTA BATEN BABESEAN, BAI GOXO
ELKARRI MUXU EMATEN, ASTIRO
KANPOALDEAN HOTZ DA,
BAINA NIRE BARRUA DA BERO.

ZURE GORPUTZAREN BEHARRAK PIZTEN NAU
MINGAINAREKIN AZALA LAZTANDUZ
ETZAN ZAITEZ NIRE ONDOAN,
ORAIN NAHI ZAITUT MAITATU.

GORPUTZ BILUZTUAK ELKAR SENTITZEN
AZALEN EPELTASUNA XURGATZEN
EZ ZAIT GORPUTZEKO ATALIK
AHAZTUKO MUXUKATZEN.

ZURE IZERDIA AHOAN DASTATUZ
ZURE PISUA GAINEAN ESTUTUZ
MUGI ZAITEZ ASTIRO ETA ORAIN NAZAZU MAITATU.


(Maita nazazu - Arima Beltza- )
"Beti utzi behar da zerbait ikusi gabe
(kasu batzutan jakin gabe)
berriro itzultzeko"

Postaria!!!

Kafea egin duzu eta postariak berriz etxera deitu du atea irekitzeko. Ez al daki jenteak lo egiten duela? Lo edo…goizean-goiz larru jotze saio bat izan. Baina ez! Gure postariak ez daki hori, eta ohetik jeike behar izan dut. Gogoekin geldituko banaiz ere zure aurretik paseo ederra bota dut. Zenbat gustatzen zaizun ni tanga beltz txiki horrekin bakarrik etxetik ibiltzea! Ohetik kolpe baten jeiki naz, zu esnatzeko asmoarekin noski, ohearen alboan, besoak luzatu ditut eta bularrek hartu duten itxura gustatu zait. Berriz ere ateak jo du eta logelako atea zabalik utzi dizut ni pasilloan zehar ateraino tangatxoarekin soilik ikusteko.
"Postaria zen!", esan dizut eta ordurako kafea egiten hasi zara…hau usain goxoa! Zenbat gustatzen zaidan kafearen usaina, eta zure gorputzean pegatzen denean zuk hartzen duzun usain berezi hori. Ni tangan eta zu kantzontzilotan. Sukaldean. Biok kafeterari begira. Makurtu naizen bezain azkar kantzontzilo horiek kendu dizkizut eta zure ipurdia bi eskuekin eutsi dudanean muxu eman diot zure ipurmasaile. Agian kilimak egin dizkizut baina ipurdia uzkurtu duzu piskat, ez du asko iraun, berriro lasaitu duzulako eta muxu gehiago jaso dituzulako. Buelta eman zara eta zilbor azpian muxu berberekin segitu dut, ezkerretik-eskuinera, eskuinetik-ezkerrera, eta gero behera. Orain izterrondoen garaia heldu da, eta zure ipurdia berriz uzkurtu da, zure zakilak masailean kolpetxoak ematen dizkit muxuak ematen dizkizudan bitartean, eta jeloskor zegoela pentsatuta berari ere muxu eman diot. Poliki, goxo eta xuabe eman dizkiot muxuak, puntatxoan hasi eta oinarriraino….muxuak eman dizkiot leunki eta zakilak bueltan bere poztasun guztia eskeini dit.

Bart

Bart ohera sartu naiz, berandu (ohikoa izaten hasi den bezela). Egun luzea nuen gaurkoan eta lo apur bat egin nahi nuen.
Ez bezala, alde batera jarri beharrean inkonzienteko gorantza begira jarri nintzen eta zu imajinatzen hasi nintzen. Zure sorbalda, zure bularraldea, zure atzealdea, zure sabelaldea, izterrak, lepoa, ezpainak, belarriak...eta nekearen eraginez, eta nire subkonzientearen eraginpean nire eskuak oharkabean pijamaren azpian jarri ziren.
Hasteko kuleroen gainetik ari nintzen ikutzen, baina kuriosidadeak jota (egia esan, sentitzen nuen beroagatik) nire bustialdia norainokoa zen ikertzera joan nintzen.
Beroa, oso beroa.
Eta bustita, are bustiago. Nire zulotxoa oso zegoen bustita, eta atzamar mamiarekin bueltak ematen eta nire ipurzulotxoa ere busti nuen horrela. Beroegi nengoen eta nire klitoria ere bustitzea pentsatu nuen, eta zeinen irristakor utzi ere!!
Horren zegoen labankor eta bero...baina ez nuen amaitu nahi, segi eta segi ari nintzen, izarak eta mantak ahoan sartuz inork ni ez entzuteko. Segi eta segi...labaintzen...nik erabaki nuen arte amaitzea.
Lo egin nuen, inoiz baino gustorago.