Amets bat izan nuen.
Non gauaren erdian ezezagun bat nire ohearen ertzera hurbiltzen zen. Begira-begira gelditzen zitzaidan, izarek nire gorputzarengan markatzen zituzten kurbak ziurrenik.
Ixilpeka, arropa guztiak eranzten zituen eta esku batekin bere zakila ikutzen zuen bitartean nire ohera sartzen zen.
Gora ta behera ari zela esnatu nintzen eta irribarre egin ondoren, nire gainean jarri zen eta bere zakil hura ene koban sartu zuen. Eskuetatik heltzen ninduen eta lepoa zein aurpegia muxuz josten zidan.
Amets bat izan nuen.
Zurekin amestu nuen. Zuk nire ametsetan sartzeko baimena daukazulako.
Zuk nigan sartzeko baimena daukazulako.
Amets bat izan nuen.
3 komentario:
Ametsak gauza ditzagun!
ai, goatu dit post honek, alaitz eta maiderren kantri:
Behin amets bat izan nuen... hantxe ikusi zintudan...
Muxu!
"zuk nire ametsetan sartzeko baimena daukazulako"
Esaldi horrekin geratzen naiz, Zurekin geratzen naiz.
Publica un comentari