12.12.2007

Postaria!!!

Kafea egin duzu eta postariak berriz etxera deitu du atea irekitzeko. Ez al daki jenteak lo egiten duela? Lo edo…goizean-goiz larru jotze saio bat izan. Baina ez! Gure postariak ez daki hori, eta ohetik jeike behar izan dut. Gogoekin geldituko banaiz ere zure aurretik paseo ederra bota dut. Zenbat gustatzen zaizun ni tanga beltz txiki horrekin bakarrik etxetik ibiltzea! Ohetik kolpe baten jeiki naz, zu esnatzeko asmoarekin noski, ohearen alboan, besoak luzatu ditut eta bularrek hartu duten itxura gustatu zait. Berriz ere ateak jo du eta logelako atea zabalik utzi dizut ni pasilloan zehar ateraino tangatxoarekin soilik ikusteko.
"Postaria zen!", esan dizut eta ordurako kafea egiten hasi zara…hau usain goxoa! Zenbat gustatzen zaidan kafearen usaina, eta zure gorputzean pegatzen denean zuk hartzen duzun usain berezi hori. Ni tangan eta zu kantzontzilotan. Sukaldean. Biok kafeterari begira. Makurtu naizen bezain azkar kantzontzilo horiek kendu dizkizut eta zure ipurdia bi eskuekin eutsi dudanean muxu eman diot zure ipurmasaile. Agian kilimak egin dizkizut baina ipurdia uzkurtu duzu piskat, ez du asko iraun, berriro lasaitu duzulako eta muxu gehiago jaso dituzulako. Buelta eman zara eta zilbor azpian muxu berberekin segitu dut, ezkerretik-eskuinera, eskuinetik-ezkerrera, eta gero behera. Orain izterrondoen garaia heldu da, eta zure ipurdia berriz uzkurtu da, zure zakilak masailean kolpetxoak ematen dizkit muxuak ematen dizkizudan bitartean, eta jeloskor zegoela pentsatuta berari ere muxu eman diot. Poliki, goxo eta xuabe eman dizkiot muxuak, puntatxoan hasi eta oinarriraino….muxuak eman dizkiot leunki eta zakilak bueltan bere poztasun guztia eskeini dit.

4 komentario:

kabaretaria ha dit...

Postaria... nahi duenean itzul dadila!

Neska euskalduna ha dit...

Postaria? Egunero ordu berdinean etortzen dela ez zara gogoratzen?

kabaretaria ha dit...

Je, je... bai, gogoratzen nuen baina despistatuarena egin nahi nuen... ordu horretan, ahal izanez gero, bertan egongo naizelako...

Neska euskalduna ha dit...

Bertan izango gara (edo saiatuko gara)...despistatuarena egiteak ere bere morbotasun punto bat ematen du...