12.14.2007

Zigarroari kalada luze pare bat eman,


irribarre egin eta,


ero baten moduan,


arineketan hasi da


jirasol
soro amaigabean barrena.


Zeru ezin zabalago honen urdina


eta milaka lore potoloren horia.


Nahasketa ederra,
benetan,


are ederrago


Uxue, arineketan jirasolen
artetik,


prakak zelan eranzten dituen ikustean,


eta
nikia,


ditizorroa eta kuleroak...


eta kanposantu ondoko
belardian,


erreka babesten duten makalen alboan,


etzan
egin da,


hamaika mila mitxoletak inguratuta.


Izerditan
nator,


eguzkiak gogotik jotzen du, aizue,


baina, hala
ere,


xarma zoragarria dauka


bere azal gazi-gozoa
miazkatzeak,


etengabe miazk...





Eguzkia
itzali,


zerua erabat ilundu


eta itzarri egin naiz,


kagoendios!


itzarri egin naiz.


Paddy Rekalde

2 komentario:

kabaretaria ha dit...

Ona gure Paddy...

Su Gorria ha dit...

Itxi begiak eta jarraitu amesten...