Agur,
neskatil eder, polita...
usaidun lore txuria:
Entzun gaur nere biotzeko
itzak,
usotxo maitagarria.
Nai zaitut eta, zugandik gauz bat
yakin gabe
ezin gelditu
Ez dezu maite, Euskal-Erria?...
Nere biotzak samin
du...
Ez dezu maite, zu yaio ziñan
etxeko gela samurra,
Eta
tixikitan an egon ziñan
sukalde bero, ederra?...
Ez dezu maite, ama
zarraren
muxu ta laztan beroa,
Eta amonatxok abesten duen
seaska abesti
gozoa?...
Ez dezu maite, ttun-ttun-txistuen
eres ots zoli ta
ariña,
Eta antziñeko euskoen dantza,
dantza garbi ta liraña?...
Ez dezu
maite, dantz-alai ortan
dantzatzen duen mutilla,
Mutil sendo ta biguna,
sasoi
oneko gazte bikaña?...
Ez dezu maite, euskotar
danen
pillota yoku bizia,
Ludi guziak goratzen duen
esku yoku
maitatia?...
Ez dezu maite, aizkora yoku
polit, eder, eta azkarra
Eta
palanka botatzen duen
gizon indartsu, bizkorra?...
Ez dezu
maite, mendi goi-goian
dagoen basetxe zuria,
Zu bezelako uxo
askoren
kabitxo zoragarria?...
Ez dezu maite, Euskal-Erriko
itsaso
zabal, aundia,
Ta andik arraia ekartzen duen
arrantzale on,
argia?...
Ez dezu maite, zure amatxok
erakutsitako
izkera,
Seme zindoak, euskaldun onak,
maitatzen degun euskera?...
Ez
dezu maite, gure asabak
aldatu zuten zuaitza,
Apain, egoki, anitz
ederki,
Gernikan dagon aritza?...
Arren, maitetxu: esan
zadazu
maite dezula Ama zarra;
Oztu ez dedin nere barruan,
zuretzat
dutan su-garra...
Esan zadazu, nai dezula izan
egizko eusko
alaba...
Eta orduan, yoango naiz ni
maitasun onez
zugana...
Esan zadazu, biotzez maite
nai dezula
Gure-Erria...
Orduan egiz izango zera
nere izar alaigarria...
Esan
zadazu orain, nerekin:
«Maite det eskualduna»...
Egi-egitan izango
zera
betiko nere laguna...(Satarka - 1924)
1.03.2008
EZ DEZU MAITE?
Subscriure's a:
Comentaris del missatge (Atom)
5 komentario:
Maite det eskualduna
Pozten naiz hemen izatea!
Posible liteke noizbait letra hau kanturen batean entzun izana? Ezaguna iten zait
maite dut euskara euskalduna, ta benga neska euskalduna ere bai... jeje!!
Aizu gauzatxo bat... Nik galdeketa hortan Neska HOMOSEXUALA jarri behar izan det, baño... nahiago det lesbiana hitza... sin mas jejeje ;) zuzenketa pedanteen zalea naiz... ajaja!""
urteberrion!
post berri baten esperoan.... ;)
Mutu geratu zara, neska?
Publica un comentari