1.10.2008

Joan


Ahalik eta zarata gutxien eginda ohetik altzatu nintzen mantso-mantso.

Nire gorputzean bilduta zegoen izara ezin izan nuen askatu eta nirekin batera eraman nuen gelatik zehar.

Zu ohearen epeletan gelditu zinen oraindik. Buruz behera erabat biluzik ohean. Ziurrenik gauean egindako jolasekin disfrutatzen ariko zinen oraindik ametsetan.


Pausoz-pauso aterantza hurbildu nintzen, pausoz-pauso izara galtzen joan nintzen eta ni neu ere egunsentiaren argitan biluzik gelditu nintzen.

Ezin nintzen baina horrela gelditu. Ohearen ertzera hurbildu eta makurtu nintzen. Nire burua zuregana hurbildu nuen eta ezpainetan inoiz eman dizuten muxurik leunena eta eztiena eman nizun.


Atera joan nintzen. Atea itxi nuen. Betirako joan nintzen atea itxi nuenean.







(Eta ez naiz gehiago itzuliko)

8 komentario:

ikarotxo ha dit...

Biluzik bazoaz ez zara urrutira iritsiko. Laister itzuliko zara ohearen berora nahi ala ez nahi...

kabaretaria ha dit...

Bidaia ona izan polite!

Hamargarrenean ha dit...

Egia bai ,
ezpainetan inoiz eman didaten muxurik leunena eta eztiena izan zen , ahaztezina , ile guztiak puntan jarri zizkidana .

Lastima gehiago ez itzultzea

Kattalintxo ha dit...

politta iraun duen artean ezta?

orain bila zazu beste bat...! ;)

Kattalintxo ha dit...

nun habil??

faltan botatzen ditugu berokeriak!!!

Mux!

kabaretaria ha dit...

hiriburu ezkutuan noiz azalduko haiz?

bizia gozatu ha dit...

"Topaketa erotiko batean beti dago pertsonai ezin ikusizko eta aktibo bat: irudimena"

bai, guztiz ados...
Milesker zure iruzkinagatik ene blog-ean (biziagozatu.skyblog.com)

Zurea jadanik ezagutzen nuen...
eta berriz etorriko naiz, atea ez bada ixten...

bizia_gozatu ha dit...

..
zure adibidea segituz...
nire blog-a euskarara pasatzeko apustua egin dut...
ikusiko zer aterako den...
muxu bat

http://biziagozatu.blogspot.com/